Politika

PSOE utzi eta Basta Ya-ren inguruko alderdi berrira joan da Rosa Diez

Europako Parlamentuko aulkia alderdiaren esku utzi du. PSOEren barruan ezin dituela bere ideiak defendatu argudiatu du.

2007ko abuztuaren 30a
14:59
Entzun 00:00:0000:00:00
Rosa Diez eurodipatutatu sozialista bizkaitarrak PSOE utzi eta Basta Ya-ren inguruan sortzen ari den alderdiko kide egitea erabaki du, hau da, Plataforma Pro elkartekoa.

Bilbon jendaurreko agerraldi batean eman du erabakiaren berri Diezek, eta dagoeneko PSOEren barruan bere ideiak defenditzea "alferrikakoa" delako utzi duela alderdia azaldu du. Eurodiputatu aulkia PSOEren esku laga du.

Alderdi berria irailaren 29an aurkeztuko dute, eta Espainiako Kongresurako datorren udaberriko hauteskundeetan parte hartzea da bultzatzaileen xedea.

PSOEren eskutik hainbat kargu izan ditu Diezek, besteak beste, Jaurlaritzako Turismo sailburu izan zen urte batzuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.