Sabino Arana Sariak

Pujol, Setien, Egaña, Biarritz Balleta eta Ona Electroerosion saritu ditu Sabino Arana Elkargoak

XVII.Sabino Arana Sariaren saridunak nortzuk izango diren jakinarazi du gaur Sabino Arana Kultur Elkargoak: Jordi Pujol Kataluniako Generalitateko presidente ohia, Jose Maria Setien Donostiako gotzain ohia, Biarritz Baleta, Andoni Egaña bertsolaria eta Bizkaiko Ona Electroerosion enpresa.

2006ko urtarrilaren 19a
19:27
Entzun
Urtero banatzen ditu Sabino Arana Fundazioak gizarteari ekarpena egiten dieten pertsona eta erakundeak. Sariak urtarrilaren 29an banatuko dituzte, 12:00etan Bilboko Arriaga Antzokian.

Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiari emango diote Berezia Saria. Juan Mari Atutxa Sabino Arana Kultur Elkargoko lehendakariaren hitzetan, Generalitatearen 25.urteurrenean, Pujolen "konpromisoa, tolerantziaren aldeko defentsa eta askatasunaren eta demokraziaren bilaketa" saritu nahi dituzte.

Jose Maria Setien Donostiako gotzain ohiari ere emango diote saria Bizitza Osoko Ibilbidea izaneko atalean. "Beti erakutsi duen besteenganako arduragatik eta Justiziarekiko eta Giza Eskubideekiko konpromiso etengabeagatik" jasoko du saria Setienek.

Kultur atalean, berriz, Biarritz Baleta saritu du Sabino Arana Fundazioak:"Ipar Euskal Herriko kultur eragile garrantzitsua izategatik", besteak beste.

Andoni Egaña bertsolariarentzat izango da aurten gizartea ataleko saria. Txapeldunak, Atutxaren esanetan, "Euskal kulturaren tradiziorik herrikoienetako bat gizarte gertakari nabarmen bihurtzen lagundu du".

Azkenik, Ekonomia atalean Bizkaiko Ona Elektroerosion enpresa izango da urtengo saritua. Ona Elektroerosion da "munduko elektrohigadurarako makinen euskal frabikatzailerik zaharrena eta Europako Batasuneko ekoizlerik handiena".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.