Soslaia. Nerea Llanos Gomez

Quirogaren makulua

2014ko martxoaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Alderdiko liskarren erdian, pozik agertu zen hedabideen aurrean herenegun Llanos. PPko krisiari garrantzia kentzen saiatu zen, baita hautagaiaren aukeraketa atzeratzeari ere: «Nire izendapenaren berri hautatu aurreko egunean eman zen», jarri zuen egoeraren «normaltasunaren» adibide. Idazkari nagusia arabarra izango zen ustearen aurrean, «ez dugu ezer jotzen jakintzat», erantzun zuen. Bizkaiak ere bere indarra izango zuela iradoki zuen, pozik. «Guztiok sentituko gara ordezkatuta». Betiko irribarrea ohi baino zabalagoa izan zuen, eta gustura erakutsi zituen bateko eta besteko poseak argazkilarien aurrean. Agian, bazekien zerbait. Agian.

46 urte ditu eta Galdakaoko zinegotzi gisa eman zituen politikako lehen urratsak. Epaile izateko bidean zen, baina gertaera batek bizitza aldatu zion: 1995. urtean ETAk Gregorio Ordoñez hil zuenean erabaki zuen politikagintzan sartzea. 30 urterekin zinegotzi zen, eta lau urtera, Bizkaiko batzarkide. 2011ko irailetik, legebiltzarkidea da.

Alderdi barruan, Bizkaiko PPren idazkari nagusia da, eta, Anton Danborenearekin batera, Quirogaren makulu nagusietakoa. EAEko PPren idazkari nagusi izendatuko duen kongresuan Antolaketa Batzordeko presidentea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.