Free Them All kanpainaren barruan, Bartzelonan egin zuten atzo Rafa Diez askatzeko eskatzeko lehen ekitaldi publikoa. Bateragune auziko azken presoaren izenean haren seme Naike Diazek hartu zuen parte ekitaldian. "Sinestezina da duen irribarrea, eta astero joaten garenean egiten dizkigun hitzaldiak. Ekintzaile izaten jarraitzen du", azaldu zuen Naike Diezek, aitaz galdetuta.
Ekitaldian izan ziren, besteak beste, Ciemengo buru David Minoves, CSC Intersindikaleko Usabel Pallares eta Carles Sastre Esquerrako militane historikoa. Azken horrek gogora ekarri zituen Diezekin bizitako hainbat gertaera. Horretaz gain, CUPeko kide David Fernandeek eta Arnaldo Otegik grabatutako bideoak ere ikusi ahal izan ziren.
Cantabriako El Dueso espetxean dago preso Diez Usabiaga, eta espetxean jarraituko du datorren urteko abuztu edo irailera arte. Diezi ere sei urte eta erdiko zigorra jarri zioten, baina hura baldintzapeko askatasunean egon zen epaiketaren aurretik, etxeko egoera tarteko. Orain bete beharko ditu lehen bete gabeko egunak.