politika

Rafa Diezek ez dela “alde bakarreko erabakiak hartzeko garaia” erantzun dio Zapaterori

Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak azaldu du ez dela “alde bakarreko erabakiak hartzeko momentua”, eta ETAk zein Espainiako Gobernuak biek eman behar dituztela urratsak. Diezek atzo Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak esandakoei erantzun die. ETAk armak uzteko borondatea erakusten badu, “ beharrezkoak diren pausoak emateko” prest dagoela agertu zuen Zapaterok. Adierazpen horiek “garrantzi handikoak” direla nabarmendu du Diezek.

2005eko irailaren 29a
19:12
Entzun 00:00:0000:00:00
Rafa Diezek azaldu duenez, “hitzez-hitz” aztertu behar dira Zapaterok egindako adierazpenak “garrantzi handia” dutelako.

Diezen ustez, bakea eta eszenatoki demokratiko bat eraikitzeko, “alde guztien borondatea konpromisoetara bideratu behar da, eta konpromisoen ondoren etorriko dira erabakiak”.

Horregatik, “alde bakarreko erabakiak hartzeko garaia” ez dela iritzi dio Diezek. Honen aburuz, “Espainiako Gobernuak eta ETAk beren borondateak mahai gainean jartzen dituztenean, konpromisoak azaleratu behar dituzte, ondoren erabakiak hartzeko”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.