Atxiloketa

Ramon Sagarzazu atxikita daukate Irungo polizia etxean

Bihar arte edukiko dute atxikita han, eta Poliziak ez du esan gero zer egingo duten harekin. Nortasun agiria berritzera joan denean 1993ko auzi batengatik atxilotze eskaera pean dagoela adierazi diote. Familiaren arabera, ordea, beteta dauka auzi horrengatik ezarri zioten zigorra. 2006an atxilotu zuten azken aldiz Sagarzazu, ETAren =i iraultza zergarekin=i lotuta, eta iragan urrian utzi zuten aske, bermepean.

2007ko abenduaren 12a
17:03
Entzun
Espainiako Poliziak Ramon Sagarzazu atxiki du gaur goizean Irunen (Gipuzkoa), nortasun agiria berritzera polizia etxera joan denean. Urritik baldintzapeko askatasunean zegoen, baina nortasun agiria berritzerakoan 1993ko auzi batengatik atxilotzeko eskaera zegoela bere kontra agertu diote, eta atxiki egin dute. Nolanahi ere, ez dute inkomunikatku eta senideen eta abokatuen bisita jaso ahal izango du.

Sagarzazu bihar arte edukiko dute atxikita Irunen, eta Poliziak ez du esan gero zer egingo duten harekin.

Askatasunak agertu duenez, atxikitzearen arrazoiaren berri eman dietenean, Auzitegi Nazionalera deitu dute Sagarzazuren abokatuek auziaren nondik norakoen berri jakiteko. Auzitegi Nazionalean, ordea, ez diete zehaztasunik eman: 1993ko artxiboak ez dauzkatela han eta bihar arte ezin izango dietela erantzun esan diete. Halaber, auziaren jabe egin arte Sagarzazuk Irungo polizia etxean jarraituko duela agertu diete.

Familiak, ordea, 1993ko auzi horrengatik ezarritako zigorra bete zuela eta okerren bat dagoela uste du. Arratsaldean zehar aske geratzea espero dute.

Sagarzazu iheslari ibilia eta preso izana da. 2006ko ekainean atxilotu zuten ETAren iraultza zergarekin lotuta, eta joan den urrian geratu zen aske bermea ordainduta. 71 urte ditu eta haren osasun egoerarekin kezkatuta agertu da Askatasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.