Etapa amaiera nahasi xamarra izan da eta horrelakoetan hobekien moldatzen den txirrindulariak lortu du garaipena: Davitamoneko Robbie Mc Ewenek.
Obernaitik Esch sur Alzettera 223 kilometro egin dituzte txirrindulariek. Euskaltel-Euskadiko Aitor Hernandezek eta David de la Fuentek lasterketa hasieran (19.kilometroan) egin dute ihes eta 200 kilometro inguru egin dituzte elkarrekin.
Tropelak, baina, harrapatu egin ditu. Lehenik Hernandez eta ondoren De la Fuente. Azken hau helmugarako 10 kilometro falta zirenean. Iheslariak harrapatu ostean, erorketa bat izan da eta hainbat txirrindulari harrapatu ditu tartean. Zortea izan dutenek aurrera egin dute eta ihesaldi saioak izan dira. Hala ere, Mathias Kessler izan da aldea eskuratzea lortu duen bakarra.
Kesslerrek eskura izan du gaurko etapa garaipena baina azken metroetan harrapatu egin dute eta Mc Ewen izan da azkarrena. Etapa garaipena, beraz, Mc Ewenentzat eta lidergoa berriro Thor Hushvoden esku.
Frantziako Tourra
Robbie McEwen trebeena izan da etapa amaierako esprin nahasian
Helmugarako 100 metro falta zirela harrpatu du tropelak Mathias Kessler T-Mobileko txirrindulari alemaniarra. Lasterketako azken igoeran erorketa egon da eta hainbat txirrindulari harrapatu ditu tartean. Mathias Kesslerrek esku eskuan zuen garaipena baina azken metroetan harrapatu dute eta McEwen izan da azkarrena etapa amaiera nahasi xamarrean. Jarraian Boonen, Hushovd, Freire eta Bennati izan dira helmuga zeharkatu duten txirrindulariak. Honenbestez Hushvod-ek eskuratu du berriro mailot horia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu