Rubenachen aurkako «salbuespen politika» salatu dute

2023ko apirilaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jon Rubenach Iruñeko Arrotxapea auzoko presoari aplikatutako salbuespen politikaren aurka» protesta egin zuten atzo Iruñean, Sare Herritarrak deituta. Hain zuzen ere, azaldu zuten Rubenachek hamasei urteko zigorra bete zuela Frantziako espetxeetan, eta Europako Batasuneko araubideen arabera Europako zigor arloko epai guztien eragina baliokidea bada ere ez dela baldintza hori bete Iruñeko presoaren eta beste 50 euskal presoren kasuetan. Izan ere, Espainiak onartutako 7/2014 legearen bidez,Frantzian betetako hamasei urteak ez dira kontuan hartzen Espainiako kondena betetzerakoan. Irizpide horrekRubenachen kasuan izan ditzakeen ondorioen gaineko kezka azaldu zuten atzo egin zuten ekitaldian: «Hori gauzatzen bada, ez luke askatasuna lortuko 2048. urtera arte, espetxean 45 urte igaro ondoren. 45 urteko espetxealdi efektiboa bizi guztiko kondena estali baten baliokidea da», salatu zuten. Hortik aldarria: «Hori ezin dugu onartu. Jonek etxerako bidea egiteko duen eskubidearen urraketa salbuespenezko espetxe politika baten ondorio da». Elkarretaratzea egin zuten, eta zigorren «batuketaren» aldeko pankartak erakutsi. Legearen aplikazio horrek «giza eskubideak» urratzen dituela uste dute, eta horrenkontra egitera deitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.