politika

Rufi Etxeberria: "Currinek esandakoa gogoeta pertsonala izatetik haratago doa"

Ezker abertzalearen ekimen politiko berriaren garrantzia azpimarratu zuen Euskal Herrian Eztabaida eta Bakea sustatzeko Nazioarteko Ekimeneko kideak Donostiako hitzaldian. "Euskal Herria eskenatoki demokratikora eramateko asmo sakon eta zintzoa" dutela dio ezker abertzaleko kideak.

2009ko azaroaren 5a
13:55
Entzun
Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kideak adierazi du "Brian Currinek esandakoa gogoeta pertsonala izatetik haratago" doala. Currin Euskal Herrian Eztabaida eta Bakea sustatzeko Nazioarteko Ekimeneko kideak hitzaldia eman zuen urriaren 28an Donostian, Lokarrik antolatuta, eta ezker abertzalearen ekimen politiko berriaren garrantzia azpimarratu zuen.

Urriaren 14an Batasuneko Mahai Nazional berria sortzeko asmoa izatea egotzita Rufi Etxeberria eta beste bederatzi kide atxilotu zituzten eta horietako bost kartzelaratu. Etxeberria aske utzi zuten.

Honek gaur Info7 irratian eskaini duen elkarrizketan gaineratu du nazioartean badirela "ezker abertzaleak Euskal Herria eskenatoki demokratiko batera eramateko duen asmo sakon eta zintzoa" duela dakiten eragileak eta azaldu du Currinek ezker abertzalearen asmoak txalotuz egindako adierazpenak horren adibide direla. "Ezker abertzaleak behar diren aldaketak egingo ditu helburu hori lortzeko" eta azken hilabeteetan daramaten "eztabaidaren helburua hori bera da". Bide horretan "dinamika komunetan jarduteko asmoa" dutela azaldu du eta horretarako "prest dagoenarekin akordioak erdiesteko" asmoa daukatela.

EAJren "kontraesenak"

Ezker abertzalearen kontra egindako polizia operazioa salatzeko urriaren 17an Donostian egindako manifestazioan EAJk parte hartzea "barnean dituen kontraesenen adierazle" da Rufi Etxeberriaren arabera. "EAJk beldur dio aldaketaren alde dagoen indar politiko, sozial eta sindikal handitik kanpo geratzeari". Gainera, "EAJko zuzendaritza organuetan PSOErekin ituna ixteko asmoa dagoen arren, alderdiaren barnean beste batzuk ezker abertzaleari eta honen eskaintzak herrian izan dezakeen eraginari so" direla adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.