Euskal presoak

Rufino Arriaga preso ordiziarra Soto del Real espetxean sartzeko agindu du Fernando Andreu epaileak

1997tik Frantziako espetxeetan preso egon ostean, Espainiako Poliziaren esku utzi dute gaur Rufino Arriaga preso ordiziarra. Ondoren, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu epailearen aurrera eraman dute, eta honek Arriaga Soto del Real espetxean sartzeko agindu du. Espainiako polizia iturrien arabera, Madrilen ustez ETAko komando batek erabilitako etxebizitza batean Arriagaren hatzmarkak aurkitu zituzten, eta zantzu horretan babestuta, 1996an Francisco Tomas y Valiente Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko lehendakari ohiaren hilketan parte hartzea leporatzen diote.

2003ko uztailaren 30a
16:21
Entzun
Fernando Andreu epaileak Fernando Burgos fiskalaren eskariz agindu du Arriaga Soto del Real espetxera eramateko. Preso ordiziarrak ez du deklaratu nahi izan.

1997an Orleansen atxilotu zuen Frantziako Poliziak Rufino Arriaga, beste ustezko ETAko hiru kiderekin batera. Hain zuzen ere, talde armatuhorretako logistika ataleko kide zelakoan zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zion Parisko Epaitegiak.

Frantzian bete beharreko zigorra beteta, Espainiaren esku geratu da gaur goizean. 2000. urtean eskatu zuen Arriagaren estradizioa Madrilek, baina orduko hartan, Parisko Apelazio Tribunalak ezezkoa eman zion eskaerari. Epaitegi horren arabera, etxebizitza batean Arriagaren hatzmarkak aurkitzea ez zen froga nahikoa hura hilketa batekin lotzeko. Orain, ordea, baiezkoa eman dio estradizioari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.