Funtsean, aurretik izan duen jarrerari eutsi dio gaur ere Eusko Legebiltzarreko Mahaiak. Gorenak azken autoa plazaratu aurretik, SA "legez" desegiteko aukerarik ez zuela adierazi zuen, Eusko Legebiltzarreko araudian ez delako horrelako aukerarik jasotzen. Gorenaren iduriko, ordea, desobendientzia jarrera bat ezkutatzen da horren guztiaren atzean.
Horregatik, SA desegiteko neurri zehatzak biltzen zituen autoa plazaratu zuen ekainaren 18an. Besteak beste, SAko legebiltzarkideei soldatarik ez ordaintzeko eta Legebiltzarreko jardunetan parte hartzea galarazteko agintzen zuen.Legebiltzarreko Mahaiaren eta funtzionarioen "ardura pertsonalaren mende" lagatzen zuen, gainera, agindu horiek betetzea edo ez betetzea.
Ildo horretatik, SAko legebiltzarkideek aurrerantzean ez dute soldatarik jasoko, Legebiltzarreko interbentoreak hala erabaki baitzuen joan den astean. "Bere burua babesteko" ez zuela ordainketahoriek egiteko agindurik emango azaldu zuen interbentoreak, bestela, Gorenaren autoak bere "ardura pertsonalaren menpe" utzi duenezerabakia, zigorrak jaso baititzake.
Gaurko batzarrean, Gorenari bidaliko dion hiru orriko idatzi bat adostu du Legebiltzarreko Mahaiak. SA ez duela desegingo berresteaz gainera,bere burua "gatazka judizial" batean sartzera behartua ikusi duela agertzen dio Mahaiak Gorenari testu horretan, eta bere aldeko ekinbide judizial guztiak erabiliko dituela egoera gainditzeko.
Juan Maria Atutxa Legebiltzarreko Mahaiko lehendakari jeltzaleak batzarraren ostean kazetariei azaldu dienez, Gorenaren jarrera dela-eta babesgabe sentitzen dira Mahaiko kideak. "Konflikto juridiko baten sartzera behartu gaituzte, baina ez daukagu ezelango biderik Gorenera joateko; beraz, indefentsioan gaude", adierazi du.
Gorka Knörr EAko legebiltzarkide eta Mahaiko lehendakariordeak, berriz, Gorenaren autoak ez duela sustrai juridikorik nabarmendu du, eta oinarri falta hori agerian uzten saiatuko direla. Ildo beretik, Kontsi Bilbao EB-IUko legebiltzarkide eta Mahaiko bigarren idazkariak "pozik" daudela adierazi du, hain zuzen ere, auzian aurrera egiteko bide judizial guztiakaztertzea erabaki duelako Mahaiak.
Aipatutako hiru legebiltzarkide eta mahaikideen aurka kereila jarrita dauka Espainiako Fiskal Nagusiak Gorenak agindutako azken autoa ez dutelako bete.
Eusko Legebiltzarra/Espainiako Auzitegi Gorena
SA taldea ez duela desegingo berretsi du Legebiltzarreko Mahaiak
Eusko Legebiltzarreko Mahaia gaur goizean bildu da Espainiako Auzitegi Gorenaren azken autoa aztertu eta hari nola erantzun erabakitzeko. Gorenaren autoak SA Sozialista Abertzaleak taldea desegiteko neurri zehatzak agindu zizkon Mahaiari; erakunde horrek, ordea, aginduei muzin egitea eta SA ez desegitea erabaki du. Mahaiaren arabera, Eusko Legebiltzarreko araudian ez da jasotzen talde parlamentariorik desegiteko biderik, eta, beraz, legalki ezinezkoa zaio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu