Sabino Arana sariak

Sabino Arana fundazioak 'Ez beti da ez' kanpaina saritu du

Indarkeria matxistaren kontrako kanpainaz gain, Gerediaga elkartea, Ramon Barea aktorea, Koopera egitasmoa eta Abel Barriola pilotaria saritu ditu fundazioak.

Iñigo Urkullu lehendakaria, gaur, Sabino Arana fundazioaren sari banaketan, Bilboko Arriaga antzokian. MARISOL RAMIREZ, ARGAZKI PRESS
2018ko urtarrilaren 28a
19:21
Entzun

Sabino Arana fundazioak 29. urtez banatu ditu elkartearen sariak, Bilboko Arriaga antzokian egin duen ekitaldian. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak sari banaketan parte hartu du. Bertan izan dira EAJko hainbat arduradun ere.

Sari banaketak "mundu hobe bat lortzeko ahalegina" egiten duten pertsona eta egitasmoen lana nabarmentzea du helburu, fundazioko presidente Juan Mari Atutxak adierazi duenez.

'Ez beti da ez' kanpainaren saria bi haurrek jaso dute, indarkeria matxistaren aurka egunerokoan lanean ari direnen izenean.

Ramon Barea aktoreak, berriz, "euskal antzerki profesionalaren lehen belaunaldia" izan du gogoan ikurra jasotzerakoan.

Nerea Mujika Gerediagako presidenteak jaso du elkarteari eskainitako saria. Mujikak namarbendu du Gerediagak Durangoko azoka antolatzeaz gain, memoria historikoaren ikerketan ere jardun duela. Bereziki, Gernikako bonbardaketari lotutako gertaeren memoriaren berreskuratzean.

Kooperako presidente Oskar Perezek eta Javier Mariño kooperatibako zuzendariak bazterketa pairatzen duten pertsonen gizarteratzean lanean ari diren boluntarioen jarduna eskertzeko baliatu dute ekitaldia.

Abel Barriola pelotariaren ibilbideari ere aitortza egin dio Sabino Arana fundazioak, eta saria hartzerakoan bere "pasioa" "bizitzeko modu bat" bihurtzeko zortea izan duela nabarmendu du leitzarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.