Goizeko hamaikak aldera katenaria tentsatzen duten kableak moztu dituzte Alegia eta Ikaztegieta artean,eta, ondorioz, Tolosa eta Legorreta artean Renferen tren zerbitzua etenda egon da hiru ordu eta erdiz. Konpondu bitartean, zerbitzurik gabeko tartea egin behar zuten bidaiariak autobus bidez eraman dituztela agertu du Renfek. Erasoa gertatu eta lehenengo uneeetan, Tolosa eta Legorreta arteko zati hori ez ezik, Donostiatik Tolosarakoa ere zerbitzurik gabe izan da. Sabotajeak 1.100 bidaiariri eragin die Renferen arabera, aldirietakoei ez ezik, baita Irun eta Bartzelona arteko bidea egiten duen ibilbide luzeko trenari.
Azkenaldian, Renfek eraso ugari jasan ditu, azkena aste honetan bertan: joan den ostegunean Errenteria parean eten zuten katenaria, eta arazo handiak izan ziren zerbitzuetan goiz guztian. Tren konpainiak emandako azalpenen arabera, lau mila bidaiari ingururi eragin zizkien trabak erasoak.
Erasoa
Sabotaje baten ondorioz, hiru ordu eta erdiz ez da ibili trenik Tolosa eta Legorreta artean
Katenaria eten dute Alegia eta Ikaztegieta artean. Arazoak iraun duen bitartean tarte hori egiteko autobusak jarri ditu Renfek. 1.100 bidaiariri eragin die erasoak. Ostegunean Errenteria parean moztu zuten katenaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu