Polizia operazioa

Saioa Alzua, Gaizka Azkarate, Goizeder Anton eta Ikerne Indakoetxea espetxeratzeko agindu du Garzonek

Astearte goizaldeko operazioan Arrasaten (Gipuzkoa) atxilotutako Saioa Alzua eta Gaizka Azkarate zein Iruñean atzemandako Goizeder Anton eta Ikerne Indakoetxea baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek. Lehendabiziko biei Ibon Fernandez Iradi 'Susper'-ekin batera atxilotutako Iker Heredia ETAko kidea etxean hartu izana egotzi die; beste biei, ETAko kide berrien bila jardutea.

2003ko azaroaren 20a
19:07
Entzun
Asteartean hasitako operazioan atxilotutako 14 lagunetatik lauri hartu die deklarazioa gaur arratsaldean Garzonek, eta laurak kartzelan sartzeko agindua eman du. Gaur goizean aske geratu dira beste hiru: Eneko Oiartzabal, David Brum eta Gaizka Garcia oiartzuarrak, epailaren aurretik pasa gabe.

Gainerakoei deklarazioa hartzen bihar segituko du. Auzitegi Nazionaleko iturriek baieztatu dutenez, Zugaitz Izagirre izango da bihar Garzonen aurrean deklaratuko duenetako bat. Polizia iturrien arabera, ETAko Basajaun komandoko kide zen Izagirre.

Astearte goizaldean hasitako operazioakIbon Fernandez Iradi 'Susper' ETAko kideari atzemandako agiriekin duela zerikusiaazaldu zuen Angel Acebes Espainiako Barne ministroak asteartean bertan. Halaber, ETAren sarea berregiteko ahaleginean jardutea egotzi zien atxilo hartutakoei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.