Euskal presoak

Sakabanaketa politikak beste bi istripu eragin dituela salatu du Etxerat elkarteak

Euskal preso eta errefuxiatuen senideek osatzen duten Etxerat elkarteak euskal presoen aurkako sakabanaketa politikak beste bi istripu eragin dituela salatu du. Urriaren 18an Euskal Herritik 870 kilometrora Kordobako (Espainia) espetxean preso dagoen Jorge Txokarro preso iruindarrari bisita egitera zihoazen hiru lagun zauritu zirela istripu batean adierazi du Etxeratek, eta joan den larunbatean, berriz, Euskal Herritik 500 kilometrora dagoen Alcala-Meco (Espainia) kartzelan dagoen Aurken Sola preso iruindarraren lagunek istripua izan zutela. Horrez gain, irailetik hona Euskal Herritik 36 preso urrundu dituztela salatu du.

2003ko urriaren 29a
17:07
Entzun
Etxerat elkarteko kideek salatu dutenez, "astero-astero milaka euskaldunok sufrimendua" ezagutzen dute errepidean, "bi estatuek preso dituzten gure senitartekoen aurka darabilten bortxakeria dela medio". Halaber, Euskal Herriko politikoak eta instituzioek "ez ikusiarena egiten jarraitzen" dutela adierazi dute, "zezenari adarretatik heldu beharrean, hau guztia ezkutatzen segitzen dute".

Etxeraten arabera, euskal preso politikoen eta senitartekoen sufrimenduarekin amaitzeko "benetako konpromisoak" behar dituzte, "bere garaian euskal gizartearen borondatearekin bat eginez". Horretarako, "eskubideak beti eskubide direlako", hitzak baino benetako konpromisoak behar dituztela azpimarratu dute.

36 espetxe aldaketa 45 egunetan

Irailetik hona, gutxienez, 36 euskal preso espetxez aldatu dituztela salatu du Etxeratek, 33 Espainian eta hiru Frantzian. "Espetxe aldaketa hauek modu gizagabean egiten dira eta aldaketa horien ondorioz, gure senitartekoek kartzela berriko girora eta bizi baldintzetara moldatu behar izaten dute", azpimarratu Etxeratek.

Espetxe aldaketak

Espainian

@-Ohiana Lizaso. Soto del Realetik (444 km) Lamanara (780 km)

@-Jose Luis Turrilas. Soto del Realetik (444 km) Valdemorora (780 km)

@-Ainara Esteran. Alcala Mecotik (500 km) Soto del Realera (444 km), eta Soto del Realetik Villenara (760 km)

@-Ander Geresta. Soto del Realetik (444 km) Aranjuezera (530 km)

@-Arturo Fernandez. Soto del Realetik (444 km) Aranajuezera (530 km)

@-Ramon Lopez Cid. Soto del Realetik (444 km) Alcala Mecora (500 km)

@-Ekain Gerra. Soto del Realetik (444 km) Alcala Mecora (500 km)

@-Arantxa Martin. Soto del Realetik (444 km) Brievara (470 km)

@-Txomin Lesende. Soto del Realetik (444 km) Navalcarnerora (500 km)

@-Arkaitz Bellon. Soto del Realetik (444 km) Navalcarnerora (500 km)

@-Bittor Garzia. Soto del Realetik (444 km) Navalcarnerora (500 km)

@-Angel Elcid. Soto del Realetik (444 km) Aranjuezera (530 km)

@-Jordi Purti. Soto del Realetik (444 km) Aranjuezera (530 km)

@-Iker Casanova. Soto del Realetik (444 km) Aranjuezera (530 km)

@-Adolfo Abasolo. Langraitzetik Teruelera (500 km)

Frantzian

@-Jesus Mari Zabala. Ensisheimetik (1300 km) Fresnesera (911 km). Gero, Fresnesetik (911 km) St. Martin de Re-ra (420 km) eraman zuten.

@-Juan Antonio Olarra. Fresnesetik (911 km) Fleury Merogisera (911 km)

@-Ismael Berasategi. Fleury Merogisetik (444 km) Fresnesera (911 km)

Gainontzeko espetxe aldaketa guztiak dilijentziengatik egiten dituztela esan du Etxeratek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.