Salatu dute 300 familia haur eskola gabe geratu direla

2023ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Steilas sindikatuak salatu du 300 familia tokirik gabe geratu direla Haurreskolak partzuergoko zentroetan. Atzo ohar bidez adierazi zuenez, hiriguneetan, bereziki «eskola pribatuak» dauden tokietan, matrikulazio eskabidea egin duten hainbat sendik ez dute izango umeak eramateko erarik heldu den ikasturtean.

Ildo horretan, gogor kritikatu du EAJren jarrera: «Eusko Legebiltzarrean Haurreskolak partzuergoaren doakotasuna eta matrikulazioaren igoera bolo-bolo zabaldu ditu, etekin politikoa ateratzeko». Halere, sindikatuaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ez du hartu zentro publikook indartzeko neurririk, baizik «aurkako noranzkoan» doazen neurriak: «Doakotasunarekin batera, ikasleak onartuak izateko baldintzak gogortu ditu, eta zerbitzuaren ordutegiak murriztu ditu. Hezkuntza Sailaren helburua da datorren ikasturtean langile kopurua ez handitzea». Egoera bestelakoa izan zitekeela nabarmendu du: «Europatik jaso ahalko liratekeen 11 milioi eurori uko egin zien Urkulluk, ikaspostu publiko nahikoa zegoela argudiatuz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.