Oroitz Salegi presoaren egoeraz ohartarazi dute gaur goizean, Donostiako Antigua auzoan egin duten agerraldi batean. Zazpi hilabeteko semea du Salegik, baina oraindik ez diote hura ezagutzen utzi.
Lierni Armendariz presoa da Salegiren bikotekidea. Mansillako espetxean (Espainia) ziren biak, baina Armendariz Aranjuezera eraman zuten, erditzeko. Zazpi hilabete igaro dira, jaio da haurra, baina Salegik ezin izan du ezagutu, ohartarazi dutenez.
21 urte daramatza preso Salegik. Irutxuloko hitzak haren gurasoei egin zien elkarrizketa duela hilabete bat, eta senideek presoa pairatzen ari den egoera salatu zuten.