Samaniego ezkutatu egin da, «bidegabekeria agerian uzteko»

Harekin batera itxialdian parte hartu duten herritarren babesa eskertu du gutun batean

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Ekaitz Samaniego gasteiztarrak ezkutatzeko erabakia hartu du, astebete inguruko itxialdia egin ondoren. «Ezkutatzeko erabakia hartu dut. Ezkutatu, bidegabekeria hau agerian uzteko», azaldu du gutun batean. Segiko kide izateagatik zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Gorenak ostiralean, eta hura bilatzeko eta atxilotzeko agindua emanzuen.

Edozein unetan atxilotu zezaketela jakitun, Samaniegok itxialdia egin zuen joan den astean, Gasteizko Los Angeles elizan. Eragile eta norbanako ugariren babesa jaso du denbora horretan, eta, larunbatean, manifestazioa egin zuten. Ondoren eman zuen ezagutzera bere erabakia, bideo baten bidez.

Herenegun iluntzean, berriz, Samaniegoren senideek gazteak bidalitako gutun bat zabaldu zuten. Horretan dio ederra izan dela jaso duen elkartasuna, eta bera bezala atxilotzeko arriskuan daudenak gogoratu ditu. «Tamalez, asko daude nire egoeran, eta beste ugari espero gaizto horretan». Larunbatean ezagutarazi zuen erabakia berretsi du gutun horretan, eta lanean jarraitzeko deia egin du. «Zuek segi ezazue zuen imajinaziotik tiraka, eta urrun eramango ditugu gure nahiak», adierazi du Samaniegok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.