sanferminak

Sanferminetan, zirikatu kilikiak eta zaldikoak euskaraz

[Youtube]https://youtu.be/h8LMDYGR-84[/Youtube]

2017ko ekainaren 20a
17:20
Entzun

Iruñeko Sanferminetako protagonisten artean daude kilikiak eta zaldikoak. Kalez kale ibili ohi dira, haurren atzetik, horiek izutzen. Kilikietan beldugarriena eta ezagunena da Caravinagre, 1941. urtean sortutako pertsonaia.

Aurten horiei euskaraz xaxatzeko formulak asmatu dituzte. Euskarabideak eta Iruñeko Udalak sakelako liburuxka bat argitaratu dute Iruñeko Erraldoien eta Buruhandien Konpartsaren gainean. Liburuxka horretan, 2017ko sanferminetan konpartsak eginen dituen ibilbideak azaltzen dira, baita zenbait kanta ere, haurrek hain kutun dituzten Konpartsako pertsonaiei eskainiak. Horrela dio kilikiak zirikatzeko asmatutakoak: "Kiliki-kalaka, zinpi-zanpa korrika".

Zaldikoei dagokienez, sei dira, eta buruhandi eta kilikiekin atera ohi dira. Horiei ere zirikatzeko modua sortu dute euskaraz: "Zaldiko maldiko, ez zara etorriko. Zaldiko maldiko, putza betiko".

Gaizka Arangurenek sareratu ditu bideoak Twitterren, eta dei egin du haurrak dituzten gurasoei bideook bidaltzera, umeek ikas ditzaten euskarazko formulak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.