Bilbon eta Donostian ez ezik, beste hainbat lekutan ere ospatzen dute Santo Tomas; Gipuzkoan, besteak beste, Azpeitian eta Irunen, eta Bizkaian Lekeition.
Nolanahi ere, jai nagusiak aipatutako bi hiriburuetakoak dira. Zer ikusi franko izango da bai Bilboko eta bai Donostiako kaleetan, eta, gainera, jai giroko hainbat ekitaldi izango dira. Bilbon, goizeko 090:00etan hasi da ofizialki azoka, Areatzan, eta ordu horretatik hamaikak bitartean postutik postura ibiliko dira epaimahaiko kideak baserritarren produktuak aztertu eta neurtzen. 10:00etatik 20:00etara 'Santo Tomas zaharra' erakusketa ikusgai izango da, Arriaga plazan: belar metak, aintzinako baserriko tresnak... Ordutegi berarekin, musikariak ibiliko dira kalez kale Plaza Barria, Arriaga eta Areatza inguruan. 13:30etan azokako produktuen irabazleei sariak emango dizkiete eta 19:00etan Oskorri & The Pub Ibiltariaren kontzertua izango da Pio Baroja plazan.
Hori egitarau ofizialari dagokiola, baina konpartsek ere antolatu dute eurena. Goizeko 08:00etan Enkarterrietako indaba pretatzaileak indabak egiten hasi dira Areatzan. 10:00etan Bilboko Konpartsa Federakundearen txosna zabaldu dute, eta 12:00etan txorizo pintxoak doainik banatuko dituzte. 13:00etanberso saioa izango da agertokian, eta ordu berean hasita bertso-trikiti poteoa Zazpikaleetan. 14:00etan bazkaria egingo dute Itxaropena frontoian; 17:00etan Dantzalariak taldearen ikuskizuna agertokian, eta 19:00etan erromeria Harizgoiti taldearekin.
Amets Arzallus eta Sustrai Colina Donostian
Donostian 10:00etan abiatu da azoka, eta Alde Zaharreko kale guztietan sumatzen da egun berezi honen usaina. 11:00etatik 13.30etara Euskal Herriko IX. Txistor Lehiaketa egingo dute Gipuzkoa plazan; 11:30etan trikitixarekin kalejira abiatuko da Gipuzkoaki plazatik Konstituzio Plazara. 12:30etan Baserriko kapoi eta oilasko zein barazki eta fruituen lehiaketen irabazleei sariak emango zaizkie Konstituzio plazan. 13:30etan bertso saioa egingo dute Amets Arzallusek eta Sustrai Colinak Abuztuaren 31 kalean eta 20:00etan erromeria hasiko da Bulebarreko kioskoan Estanga anai-arrebekin.
Jaiak
Santo Tomasetako giroa puri-purian
Santo Tomas dela eta, feria eta jai eguna da gaurkoa Euskal Herriko hainbat lekutan, besteak beste, Bilbon eta Donostian. Nolanahi ere, hotzak eta euriak ilunduta hasi da eguna. Dena den, oztopo horien gainetik goiz-goizetik hasi dituzte azokarako eta festarako prestaketak aipatutako bi hiriburuetan, eta euriak barik festa ari da bazterrak bustitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu