Elkargo bakarraren bozketa

Sara eta Behorlegi ere, elkargo bakarraren alde

Dagoeneko Ipar Euskal Herriko sei herritan bozkatu dute, eta guztietan aldeko botoa izan da nagusi. Elkargo bakarraren aldeko hautuak irabaz dezan, alde bozkatu duten herrien erdiek herritarren erdiak ordezkatu behar dituzte; oraingoz, 78.387 biztanleko langara heldu dira.

uskal Kosta-Aturriko hamabortz hautetsik elkargo bakarraren alde egindako agerraldia. ISABELLE MIQUELESTORENA
2016ko martxoaren 29a
11:56
Entzun

Aurrera doa Ipar Euskal Herriko elkargo bakarraren inguruko bozketa. Joan den ostegunean Baionaren txanda izan zen, eta asteburuan Sarako eta Behorlegiko udalek egin dute hautua; horietan ere baiezkoa izan da nagusi. Hala, orain arte erabakia hartu duten sei herriek egin dute elkargo bakarraren alde, eta 78.378 biztanleko langara heldu dira.

Elkargo bakarra osatuko bada, beharrezkoa da Ipar Euskal Herriko herrien erdiek alde bozkatzea. Baina ez da hori baldintza bakarra; izan ere, herri horiek herritarren erdiak ordezkatu behar dituzte, alegia, 150.000 lagun. Baietzaren alde egiten azkenek, Sarak eta Behorlegik, 2.640 lagun gehitu dizkiete aurretik zeuden 77.046 biztanleei.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.