Euskal presoak

Sare: "Jendarteak bidelagun izaten jarraitu behar du"

Euskal preso ohiek antolatutako Kaleragunean izan dira Sareko kideak. EPPK-ko zuzendaritzak publiko egindako txostena "begi onez" ikusi dutela nabarmendu dute.

Sareko kideak eta EH Bilduko Josu Juaristi preso ohiekin, gaur, Usurbilen. @KALERA_KALERA
2017ko urtarrilaren 3a
15:20
Entzun 00:00:0000:00:00

Sareko kide Sabin Juaristi eta Joseba Azkarraga Kalera kalera! ekinbideko kideekin izan dira Usurbilen (Gipuzkoa). Bilera egin dute preso ohien ordezkariekin, eta, besteak beste, EPPK-ko zuzendaritzak zabaldutako txostena aztertu dute. "Gatazkaren konponbidearen inguruan urratsak egitea planteatzen duen edozein ekinbide begi onez ikusten dugu", adierazi du Juaristik. Txosten horrek erakusten du, Sareko kideen iritziz, EPPK-ko presoek "aurrera jarraitzeko borondatea" badutela: "Guretzat oso inportntea da hori, nabarmentzekoa. Sareren laguntza eta babesa izango dute".

Espainiako Gobernuaren jarrera ere kritikatu dute. "[Espainiako Barne ministro] Zoidoren hitzetan ikusi genuen aurrebaldintzak besterik ez dutela jartzen, eta eskaera guztiei ezezko borobilarekin erantzuten jarraitzen dutela", esan du Juarisitik: "Hor, argi daukagu euskal jendarteak bidelagun izaten jarraitu behar duela".

Sareko kideak ez ezik, Europako Parlamentuko diputatu Josu Juaristi (EH Bildu) ere izan da Kaleragunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.