Saul Curto ustezko etakidea Parisera eraman zuten atzo, epailearen aurrean deklaratzera. Epaileak preso sartzeko agindu zuen, talde terroristako kide izatea egotzita. Curto astelehenean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Puy-Saint-Gulmier herrian, hain zuzen.
Bestalde, atzo askatu zuten Mikel Almandoz preso burlatarra —irailaren 24tik aske behar zuen—. 2003an sartu zuten preso, Frantzian, eta 12 urteko espetxe zigorra jarri zioten. Baldintzapean aske utzi zuten gero, eta irailaren 24rako jarri zioten kaleratze eguna. Atzora arte preso eduki zuten, ordea, Etxerat-ek salatu duenez, «legez kanpo atxikita». Atzo Madrilera eraman zuten, eta han, aske utzi.
Saul Curto ustezko etakidea preso sartu dute, Parisen
Mikel Almandoz presoa libre utzi dute, hilabete «legez kanpo atxikita» eduki ostean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu