Eskola publikoan baliatzen den eredua Seaskari egokituz gero, eraikuntza lanak bermatzeko, urtero bederen, 1,5 milioi euro jaso beharko lituzke. Frantziako Hezkuntza publikoan indarrean dagoen sistemaren arabera, eskolara sartzen den haur bakoitzeko 10.000 euro baliatzen dituzte eraikuntza lanetan. Seaskak urtero 150-200 ikasle gehiago biltzen ditu. Eragiketa eginez, 1,5 eta bi milioi euro artean beharko lituzke Seaskak, beharrak betetzeko. Horren ordez, Herri Urrats bezalako jaiak antolatu behar ditu, eraikinen arraberritze eta handitzeak bermatu ahal izateko.
Herri bakoitzean ikastola bat izatea da Seaskaren helburua. Gaur egun, ama eskolatik lizeora, 30 egoitza ditu. Eskaintza bermatu ahal izateko, hainbat herritan prefabrikatuak baliatzen dituzte. Baldintza teknikoak ez dira eskola publiko batek onartuko lituzkeenak. Euskararen Erakunde Publikoak Seaska du hizkuntza politikaren ardatz nagusi gisa, hala ere. Eginkizun nagusia duen ereduak, suprefetaren iritziz, ez du diru publikorik merezi.
Seaskak urtero 1,5 milioi euro jaso beharko lituzke eraikinak egiteko
Eskola publikoetan eraikuntza lanak egiteko baliatzen den eredua egokituz gero, diru hori jaso behar luke
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu