Frogak falta direla argudiatu, eta absoluzioa eskatu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean atzo epaitu zituzten ustezko Segiko bederatzi kideetako seik. 2007an eta 2008an Nafarroan kale borroka ekintzak egin izana egotzi diete.«Torturaren eraginez» deklaratu zutela salatu du Alberto Lopezek, eta «benetako normalizazioa lortzeko», Espainiako Estatuari tortura erabiltzen duela «onar dezala» eskatu dio.
Hamar urteko kartzela zigorra eskatu dute Maider Caminosentzat eta zortzi urtekoa beste gazteentzat, «erakunde terroristako kideak» direlakoan. Defentsak, zigortzekotan, Ekinek desegitea erabaki zuela kontuan hartuta zigorra leuntzeko eskatu du.
Segiko ustezko sei kidek, froga falta argudiatu, eta absoluzioa eskatu dute
Benetako normalizazioa lortzeko, Estatuak tortura ekintzak «onartzeko» eskatu du Alberto Lopezek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu