SEGURTASUN ITUNA

2018ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Definizioa. «Herritarren segurtasuna hauei lotuta dagoela ulertzen dugu: bizikidetza baketsuari, indarkeriarik ezari, bide eta espazio publikoak modu baketsuan erabiltzeari, pertsonen segurtasun fisikoa bermatzeari eta deliturik ezari».

Politikak. Emakumeen, adinekoen eta pertsona kalteberen biktimizazio tasak kontrolatuko dira. Udaltzaingoa beste Poliziarekin edo lege sistema batzuekin elkarlanean aritzea lehenetsiko da. Prebentzio protokoloak ezarriko dira. Merkataritzan segurtasuna bermatzeko plan zehatza landuko da. Herritarren eskaerak biltzeko parte-hartze prozedura jarriko da abian.

Neurriak. Aipatutako politikak lortzeko 25 neurri proposatzen dira. Besteak beste: lantaldea handitu, auzoak zaintzeko; lan eskaintza publikoko deialdia, urtean behin; lan poltsa sortu; auzoak zaintzeko Polizia Komunitarioaren Unitatea sortu; auzoetan herritarren segurtasunerako taldea sortu; segurtasunerako metodologia ezarri; Deustu zaintzeko taldea sortu; Abandokoari egoitza ireki, eta Ibaiondokoari aldatu; Biktimen Arretarako Unitatea sortu; zerbitzuen gutunak landu, adingabeen arretarako eta andreen arretarako; arriskua aurreikusteko lau protokolo landu: haurrena eta adingabeena, emakumeena, adinekoena, eta pertsona kalteberena; erasoen berri emateko aplikazioa sortu; polizia prozedurak berritu; egoerari buruzko ikerketa egin, lau hilean behin; emaitzak neurtzeko sistema iraunkorra ezarri; zirkulazio unitate gehiago jarri; merkataritzarako segurtasun plan zehatza landu; ostalaritza eta aisialdi lokaletarako ikuskaritza plana landu; aisialdiarekin lotuta herritarrek dituzten kexak erantzuteko zerbitzu gutuna landu; udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren eskumenak bereizten dituen 1992ko akordioa egokitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.