Sei eta zortzi urte bitarteko zigor eskaerak, Parisen atzo egin epaiketan

ETAko bost kide epaitu zituzten, horien artean Iratxe Sorzabal eta Izaskun Lesaka, ihesean direnak

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
ETAren logistika taldeko kideak izatea leporatuta, bost euskal herritar epaitu zituzten atzo Parisen, eta haientzat sei eta zortzi urte bitarteko kartzela zigorrak eskatu zituen Fiskaltzak. Epaitutakoen artean Iratxe Sorzabal dago, ETAko buruzagitzako kidetzat jotzen dutena, baina ez zen auzitegian, ihesean baita, Izaskun Lesaka bezala, atzo epaitu zuten beste etakideetako bat.

Beste hirurek, Juan Cruz Maizak, Galder Bihotz Cornagok eta Iker Iparragirrek, onartu egin zuten ETAko kide direla. Cornagok hitza hartu zuen, eta esan zuen «bake iraunkorra eraikitzeko bidean» euskal herritarrei erabakitzeko eskubidea onartu beharra dagoela. Epaiaren zain geratu zen auzia; hilaren 25ean ezagutaraziko dute.

Espainiako Auzitegi Nazionalean, berriz, Ibai Beobide epaitzen hasi ziren atzo. Fiskaltzak 37 urteko kartzela zigorra eskatu du 2008ko abenduan EITBko Bilboko egoitzaren aurka atentatua egitea leporatuta. Beobidek ez zuen deklaratu nahi izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.