Txirrindularitza

Sekretupetik atera dute dopinaren sumarioa, zenbait izen agerian utziz

Joan den maiatzean Guardia Zibilak abiatu zuen dopinaren aurkako 'Puerto operazioa'. Gaur, Madrilgo 31.Instrukzio Epaitegiak sekratupetik atera du operazioaren sumarioa. Ser irrati kateak sumarioan agertzen diren hainbat txirrindulariren izenak eman ditu. Guardia Zibilaren arabera, besteak beste, Jan Ullrich, Ivan Basso, Joseba Beloki, Roberto Heras edo Santiago Botero daude Eufemiano Fuentes sendagilearen zerbitzuak erabili zituzten txirrindularien artena.

2006ko ekainaren 29a
17:08
Entzun
Operazio hartan bost pertsona atxilotu zituzten: Eufemiano Fuentes sendagilea, Manuel Saiz garai bateko Liberty Seguros taldeko zuzendari ohia, Jose Luis Merino Madrilgo analisi klinikoen laborategi bateko arduraduna, Alberto Leon mendi bizikletako txirrindularia eta Jose Ignacio Labarta Comunidad Valenciana taldeko kirol zuzendariaren laguntzailea.

Folioz betetako lau kaxek osatzen dute sumarioa, horietatik hiru atera dituzte sekretupetik. Ser irrati katearen arabera, Guardia Zibilak dekodetu egin ditu Eufemiano Fuentes sendagileak txirrindularien izenak ezkutatzeko erabiltzen zituen kodeak. Antza denez, zerrenda 56 lagunekoa da eta oraingoz txirrindulariak baino ez daude.

Zerrenda horretan Jan Ullrich, Ivan Basso, Francisco Mancebo, Joseba Beloki, Roberto Heras, Tyler Hamilton, Santi Perez, Santiago Botero, Quique Gutierrez agertzen dira, besteak beste, Ser irrati kateak jakinarazi duenez.

Epaitegiko iturriek jakinarazi dutenez, deklarazioak, Manuel Saizenak izan ezik,uztailaren 20ean eta 21ean hasiko dira. Saizen deklarazioa noiz izango den berehala jakinaraziko omen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.