Etxerat

Senideak Europan izango dira urtarrilean, euskal presoen "babesgabetasun egoera" salatzeko

Euskal presoen 300 senide inguru Europako hainbat herritan izango dira urtarrilaren 5tik 12ra, presoen "babesgabetasun egoera" salatu eta haien "eskubide zibil eta politikoak" betetzeko konpromosioa eskatzera. Bartzelona, Berlin, Geneva, Brusela, Italia, Danimarka eta Pariseko eragile politiko, sozial eta eliz munduko kideekin bilduko dira ekimen horretan. "Bi estatuen inpunitateak eta gaiztakeriak behartu gaitu batu eta ekimen hau deitzera", azpimarratu du Etxerat elkarteak. Halaber, martxa horrek irauten duen bitartean, 300 senideek baraualdi bat egingo dutela iragarri dute.

2003ko abenduaren 23a
16:21
Entzun
Jon Intxauspe Etxerateko laguntzaileak adierazi duenez, euskal presoen egoeraren "testigantza zuzen eta erreala" emango dute, eta Espainiaren eta Frantziaren jarrera salatu, "bi estatu horiek Giza Eskubideen Karta sinatua badute ere, ez baitituzte bertako legeak errespetatzen eta euskal errepresaliatuen aurka mendeku politika baitaramate".

Halaber, martxa horrek irauten duen bitartean, 300 senideek baraualdi bat egingo dutela iragarri dute. "Bi estatuen inpunitateak eta gaiztakeriak behartu gaitu batu eta ekimen hau deitzera", adierazi du Intxauspek. Bartzelona, Berlin, Geneva, Brusela, Italia, Danimarka eta Pariseko eragile politiko, sozial eta eliz munduko kideekin bilduko dira ekimen horretan.

"Isolamendu ziegak, isolamendu politikak, jipoiak, leku aldatzeak eta sakabanaketa politika" izango dituzte hizpide bilkura horietan. "Eguneroko ogi bihurtu dira praktika horiek Espainiako eta Frantziako espetxeetan", salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.