Indarkeria matxista

Sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza Durangon

Biktimak ostegunean salatu zuen erasoa. Durangoko Udalak gertatutakoa gaitzetsi du eta mugimendu feministaren protestetan parte hartzera deitu du.

Indakeria matxistaren aurkako protesta bat. JAGOBA MANTEROLA /FOKU
2023ko apirilaren 8a
18:01
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintza sexu eraso bat ikertzen ari da Durangon (Bizkaia). Ostegunean emakume batek salatu zuen sexu eraso bat jasan zuela, eta ordutik, erasotzailearen bila ari da Polizia.

Durangok Udalak gaitzespen oharra kaleratu du, bai eta «emakumeen aurkako edozein indarkeria mota» salatu ere. Jakinarazi du protokoloa abiatu zuela erasoaren berri izan bezain pronto, eta arreta eskaini diola emakumeari. Halaber, esan du baliabide denak jarri dituela biktimaren esku, eta bere esku dagoen guztia egingo duela indarkeria matxista desagerrarazteko. Mugimendu feministak dei ditzakeen protestetan parte hartzeko eskatu die herritarrei.

Durangaldeko Itaiak ere erasoa gaitzetsi du, eta babesa erakutsi dio erasotuari. Indarkeria matxistari aurre egiteko, «emakume langileei» antolatzeko deia egin die.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.