Hadasa erietxeko iturriek agertu dutenez, sabela handituta zuela ohartu dira gaur Sharon artatzen duten medikuak. Laparoskopia egin diote, etaheste lodia oso hondatuta zeukala ikusi dute, zati batzuek gangrenak jota izateraino. Hesteetako arazo horren ondorioz segituan hil zitekeela-eta, larrialdiko ebakuntza egitea erabaki dute haren senideekin hitzegin eta gero.
50 zentimetro heste lodi kendu dizkiote ebakuntzan, eta lau ordu inguru iraun du. Hasiera batean, Israelgo lehen ministroa ebakuntzan bertan hil zitekeela zabaldu da, baina medikuen arabera, ondo erantzun du eta arazorik gabe gainditu du.
Hadasako medikuek aditzera eman dituzten azken albisteen arabera, zaintza berezietako unitatean daukate Sharon: oso larri dago, baina berehala hiltzeko arriskutik kanpo, "egonkor".Shlomo Mor-Yosef medikuen bozeramaileak azaldu duenez, ebakuntza egin eta gero Sharonen gaitzik handiena ez da sabeleko hori, baizik eta burmuineko isuriaizan zuenetik konorterik gabe dagoela. Egunetik egunera Israelgo lehen ministroak kordea berreskuratzeko aukerak murriztu egiten direla agertu du medikuen bozeramaileak, eta, aldiz, gaur hesteekin gertatu den bezala gaixoa larritzeko arazoak sortzeko aukera handitzen ari dela.
Ekialde Hurbila
Sharon berehala hiltzeko arriskurik ez dagoela diote medikuek
Azken orduetan okerrera egin ondoren, larrialdiko ebakuntza egin diote gaur Ariel Sharon Israelgo lehen ministroari Jerusalemgo Hadasa erietxean. Liseriketa aparatuko arazoak atzeman dizkiote, eta, ondorioz, hesti lodiko zati bat kendu diote. Ebakuntza egin eta gero Sharonek "oso larri" jarraitzen duela agertu dute medikuek, baina berehala hiltzeko arriskutik kanpo "egonkor" dagoela. Urtarrilaren 4an burmuineko isuria izan zuenetik erietxean dago, korderik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu