nazioartea

Soldadu jordaniar bat hil eta beste bat zauritu da Akabako portuan izandako leherketa batean

Jordaniako Akaba portuan izandako leherketa baten eraginez soldadu bat hil eta beste bat zauritu da. Petra berri agentziak adierazi duenez, Amanetik 300 kilometrotara dagoen Akaba portura 'Katiusha' jaurtigaiak bota dituzte, eta horiek izan dira ezbeharraren eragileak. Al Kaedarekin lotutako talde batek bere gain hartu du atentatua.

2005eko abuztuaren 19a
18:43
Entzun
Agentziaren arabera, gertakaria goizeko 08:30etan gertatu da (06:30ak Euskal Herrian). Akabako portutik gertu dagoen etxebizitza batetik hiru suziri jaurti dituzte. Lehenengoa Jordaniako Armadaren instalazioetaraino iritsi da. Bigarrenak erietxe militar batengan jo du, eta hirugarrena Eilatera (Israel) iritsi da.

Ezbeharraren erantzunkizuna Al Kaedarekin lotutako talde batek hartu du. Talde honek ere bere gain hartu zuen pasa den uztailean Sharm el Sheiken (Egipto) egindako atentatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.