Sorosleek greba mugagabeari ekin diote

2020ko irailaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Gasteizko kirol jardueren sektoreko langileek greba mugagabea hasi zuten atzo, enpresen eta langileen ordezkarien artean akordiorik ez dutelako lortu. Greba deialdiaren ondorioz, Mendizorrotzako eta Gamarrako igerilekuak itxi egin dituzte, baita gizarte etxeetako ikastaro batzuk bertan behera utzi ere.

ELA, LAB eta CCOO sindikatuek Gasteizko Udalari aurpegiratu diote lan gatazka konpontzeko borondaterik ez izatea. Salatu dutenez, Kirol Sailak konpromisoa hartua zuen bitartekari lanak egiteko; besteak beste, igerilekuak ireki eta ixteko protokolo bat eskatzeko, instalazioen eta erabiltzaileen segurtasuna bermatze aldera. Kirol programazioaren ikastaroen eskaintza handitzeko ere ekarpenak jasotzeko prest agertu zen udala. Haatik, azken egunetako bilerak «etsigarriak» izan direla salatu dute langileek: «Ez daude prest igerilekuak behar bezala ireki eta ixteko behar den denboran minutu bakar bat ere beren gain hartzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.