Irudia.Bartzelona
SORTU, GERO ETA HURBILAGO
Ikusmin handia piztu zuen Bildu eta Sorturen legeztatze prozesuen inguruan Iñigo Iruin abokatuak eta Javier Perez Royo Sevillako Unibertsitateko katedradunak Bartzelonako Abokatuen Elkargoan atzo eginiko mahai-inguruak. Ikuspuntu juridiko batetik aztertu zuten gaia Iruinek eta Perez Royok. Bildu eta Sorturen abokatua izan da Iruin, eta Perez Royok hainbat artikulu argitaratu ditu Espainiako prentsan koalizioa eta alderdia legeztatzearen alde.August Gil Matamala abokatu katalanak egin zuen moderatzaile lana; giza eskubideetan espezializatua da, eta Abokatu Demokraten Elkarteko presidente izandakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu