Auzitegiek Sortu legezkotzat jotzen badute, maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan haiekin koalizioan aurkezteko prest agertu da Pello Urizar EAko idazkari nagusia. Elkarlanerako gonbitaSorturi ez ezik, Alternatiba, Araba Bai eta «interesaturik dauden independenteei» luzatu zien ere herenegun Donostiako Loiola auzoan egin zuen agerraldian.
«Zerbait plurala eta interesgarria egiteko aukera badago, gu geure ekarpena egiteko prest gaude. EAk argi dauka merezi duela alderdi guztiek euren tokia izango duten jakin arte itxoiteak». Hori bai, Urizarrek ez zuen zehaztu nolako formula izango lukeen balizko elkarlanak. Bestetik, ez zuen baztertu alderdia bozetan bakarrik aurkezteko aukera.
Sorturekin koalizioan joateko prest dago EA
Akordio «plural eta interesgarria» lortzeko euren ekarpena egiteko asmoa dutela azaldu du Pello Urizarrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu