Sorturen prentsa oharra

2011ko apirilaren 12a
13:53
Entzun

Azken asteburu honetan, Frantzian jazotako gertakarien aurrean, SORTUren sustatzaileok honakoa adierazi nahi dugu:

1. Gaitzespena: Berriz ere, SORTUren sustatzaileok edozein biolentziaren aurrean errefusatze etiko eta ezbairik gabea adierazi nahi dugu, ETArena zein xede politikoz egindako beste edozein ere barne. Kasu zehatz honetan, izandako jazoeren sekuentziaren gaineko bertsio fidagarri eta egiazkorik ez dugun arren, zalantzarik gabe gaitzesten dugu Frantzian gertatutako tiroketa. Edonola ere, atxilotuei zor zaien errugabetasun-presuntzioaren kaltetan joan gabe, ukaezinezko larritasuna duten gertakariak argitzea eskatzen dugu.

2. Dei egitea. ETAri dei egiten diogu beharrezko neurriak har ditzala, antzeko jazoerak eta indarkeriazko izaera duten beste edozein ere etorkizunean berriz gerta ez daitezen.

3. Bakearen alde: Ezinbestekoa da hain luze eta nekagarri gertatu eta gertatzen ari den gatazka honek biktima gehiagorik ez sortzea; ezinbestekoa da biolentziaz amaitzea; ezinbestekoa da pertsona orok askatasunean bizitzeko eskubidea izan dezagun, gure giza eskubideak eta eskubide zibil eta politikoak zanpatuak izan gabe. Hori horrela, behin eta berriz adierazi dugun bezala, SORTUk, legalizazioa lortutakoan –gainerako eragile politiko, sozial eta sindikalekin batera– bakerako bidean eta pertsona eta proiektu politiko guztien errespetuan eragile aktiboa izateko konpromisoa hartzen du.

Era berean, espainiar Estatuak jarrera proaktiboa hartu beharko luke Euskal Herrian zabaldu den aro berriarekin eta ez luke tematu behar gure herrian sortu den ilusioari ateak ixten; neurri errepresiboak bertan behera uztea eta SORTU legeztatzea elementu garrantzitsuak dira, normalizazio politiko eta demokratikoari estatuak egin behar dion ekarpena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.