Analisia

Sukalde bazterrean

arantxa iraola
2011ko ekainaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sukalde bazterrean irudikatu dira sarri emakumeak haiei buruz egin diren erreferentzietan. Sukaldean amak, amamak, izebak, alabak. Atzo Portugaleten hildako andrea ere, itxura denez, sukaldean ari zen lanean hil zutenean, eta suhiltzaileek sute txiki bat amatatu behar izan zuten. Ondoan seme adingabea zuen, 12 urteko mutikoa. Umeekin ere irudikatzen dira maiz andrazkoak, haiek zaintzen, babesten, hezten. Horretan ere estereotipoa betetzen zuen emakume honek. Eta, tamalez, biktima izaeran ere bai. Atzotik hilotz dira bera eta ondoan zuen semea. Ustez seme zaharragoak hil zituen, 17 urteko mutil gazteak.

Iaz bi gizonezko atxilotu zituzten Euskal Herrian ama hiltzea leporatuta. Barakaldon (Bizkaia) Amelia Sanchez izan zen biktima. Ertzaintzaren arabera, semeak labankada bat eman zion eztabaida baten ostean. Lasarte-Orian (Gipuzkoa) Isabel Velez hil zuten; nahasmendu psikikoen ondorioz portaera arazoak zituen semeak hil zuela azaldu zuten ertzainek. Atzoko jazoerari buruzko datu asko airean daude oraindik ere, lauso artean. Genero indarkeria dela esan du mugimendu feministak, eta emakumeen aurkako indarkeria «egiturazkoa» dela oroitarazi. Halako gertaereiizena jartzea ez da erraza. Informazioa oso urria izaten da, eta asaldura handia. Ezin nabarmendu gabe utzi, ordea, emakumebat izan dela berriro ere biktima. Sukalde bazterrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.