Sumarrek EH Bilduren eta PSE-EEren «eredu zaharkitua» kritikatu du

Alba Garcia lehendakarigaiak eredu publikoa, ekologismoa eta justizia soziala aldarrikatu ditu.

Edurne Begiristain.
2024ko martxoaren 9a
16:45
Entzun

Alba Garcia Sumarreko lehendakarigaia eta Lander Martinez Bizkaiko diputatua Bilbon izan dira gaur, alderdia egitekoa den sortze batzarrean hizpide izango dituzten dokumentuez eztabaidatzeko. Hain justu ere, Espainiako Sumarren talde koordinatzaileko kide izango da Garcia, eta alderdiaren geroaz mintzatu da Bilboko ekitaldian: «Orainean eta etorkizunean pentsatzen duen proiektu bat izatea funtsezkoa da. Eta guk proiektu hori badaukagu, ideia berri eta freskoekin, mende honetako erronkei aurre egiteko».

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei so, alderdiak defendatzen duen eredua aldarrikatu du Garciak, EH Bilduren eta PSE-EEren «eredu zaharkituaren» aldean. «EH Bilduk EAJren eskutik eta zezenketetara eraman nahi gaituen Anduezarekin batera joan nahi badu, hemen gaude gu publikoa, berdea eta justizia soziala defendatzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.