Bilboko hegoaldeko saihesbidean garraiolariek ordaintzen dituzten bidesariak murriztea adostu zuten atzo Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Sailak eta Hiru, Asetravi, Sintrabi eta Egas sindikatuek. Supersur martxan jarri eta hilabetera heldu da akordioa: garraiolariek boikota egin diote errepideari orain arte, ibilgailu astunei jarritako «neurriz kanpoko» tarifengatik.
Sindikatuek eta aldundiak ez dute jakinarazi zenbatean gutxituko diren tarifak, baina murrizketak «nabarmenak» izango direla aurreratu dute: zenbatekoak merkatzeaz gain, ordainlekuetatik hilean hogei aldiz baino gehiagotan pasatzen diren garraiolarientzat bestelako beherapenak adostu dituzte. Gauean doan izaten jarraituko du errepideak. Aldaketak lau hilabete inguru barru aplikatuko dira, Europako Batasunak tarifa berriak onartzen dituenean. Aldundiak gaur emango ditu hitzartutakoari buruzko xehetasunak.
Supersurreko garraiolarien tarifak murriztea adostu dute sindikatuek eta aldundiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu