Suprefet berria izanen da Baionan

Frantzia ipar-ekialdera mugituko dute Fabrice Rosay suprefeta. Oraindik ez dute iragarri nor izanen den haren ordezkoa.

Fabrice Rosay Baionako suprefeta, kargua hartu ondotik egin zuen agerraldian. GUILLAUME FAUVEAU
Fabrice Rosay Baionako suprefeta, kargua hartu ondotik egin zuen agerraldian. GUILLAUME FAUVEAU
Ekhi Erremundegi Beloki.
2025eko maiatzaren 16a
08:22
Entzun 00:00:0000:00:00

Baionako suprefeturak kargudun berria izanen du ondoko asteetan. Fabrice Rosay suprefetak Ipar Euskal Herria utziko duela iragarri du Pirinio Atlantikoetako prefeturak agiri batean. Frantzia ipar-ekialdera lekualdatuko dute, Ronako departamenduko prefeturara. 

2023ko urtarrilean izendatu zuten Rosay Baionako suprefeta izateko. Azken urteetan, laborarien eta feriatzaileen protestei aurre egin behar izan die, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.