UEUren udako ikastaroak

'Sustraia berpiztu' lelopean hasiko dira, uztailaren 3an, Eibarren, 34.udako ikastaroak

Aurten UEU Udako Euskal Unibertsitataren 34.edizioa egingo da. Uztaileko lehen hiru asteetarako hainbat jakintza adarretako 27 ikastaro antolatu dituzte. Lore Erriondo UEUko zuzendariak azaldu duenez, aurten Ipar Euskal Herriari omenaldia egingo diote, duela 34 urte "UEU sorrarazi zuen loraldiari" hain zuzen.

2006ko maiatzaren 25a
18:07
Entzun
Ikastaroak Eibarren hasiko dira (uztailaren 3tik 7ra) eta Baionan (uztailaren 10etik 14ra) eta Iruñean (uztailaren 17tik 21era) ere izango dute egoitza. Udako ikastaroak Biarritzen egiten ziren orain arte. Aurten baina, Baionara itzulo dira egoitza berri batekin eta gainera, Erriondok azaldu duenez, "gazteen kemen eta jakinmina erronka"

Sustraia berpiztu izango dute leloa aurtengo ikastaroek. Ipar Euskal Herrian, orain 34 urte "UEU sorrarazi zuen loraldiari" eskaini nahi diote omenaldia antolatzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.