sutea

Sutea izan da etxebizitza gisa erabiltzen zen lokal batean, Donostian

Sutea Martuteneko poligono batean gertatu da; hainbat pertsona intoxikatu dira kea arnastuta eta beste batek erredura arinak izan ditu.

2011ko irailaren 2a
16:22
Entzun 00:00:0000:00:00

Hainbat pertsona intoxikatu dira kea arnastuta eta beste batek erredura arinak izan ditu etxebizitza gisa erabiltzen den lokal batean izandako sute batean. Sutea gertatu den lokala Martuteneko (Donostia) poligono baten kokatuta dago.

Suhiltzaile eta Ertzaintzak jakinarazi dutenez sutea 9:00 baino lehentxeago hasi da, antza denez koltxoi batean. Bertan bizi direnak sua itzaltzen saiatu diren arren,  hau oso azkar zabaldu da eta lokalaren ondoan dagoen altzari enpresa bati ere eragin dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.