Gizartea

Tafallako herritar asko gas zerbitzurik gabe, matxura baten ondorioz

2008ko irailaren 5a
16:46
Entzun 00:00:0000:00:00
Gas hodi batean matxura izan da gaur 13:15 aldera Tafallan (Nafarroa), eta horrek hainbat eta hainbat herritar gas zerbitzurik gabe utzi ditu. Matxura 13:40an konpondu dute Nafarroako Larrialdi Zerbitzuetako suhiltzaile eta teknikariek, eta iturri ofizialek esan dute gas askok irten duela. Zerbitzua laster martxan jartzea espero dute.

Bailarako Eskoletan lanetan dabiltza azkenaldian, eta handik gertu izan da ezbeharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.