Eroski

Talavera de la Reinako Enpresa Federazioak Eroski ETArekin lotu du

Talavera de la Reinako (Espainia) Enpresa Federazioaren aurkako kereila aurkeztu du Eroskik. Federazio horrek ETArekin lotu zuen Eroski bere posta elektronikoko mezu baten bidez. Bestalde, Ibarretxe Plana dela eta Euskal Herriko enpresei presio egiten hasi dira Espainian. Juan Carlos Rodriguez Ibarrak, Extremadurako presidenteak, Espainian interesak dituzten euskal enpresek Ibarretxe planaren inguruko iritzia eman dezatela eskatu du.

2003ko urriaren 29a
17:00
Entzun
Talavera de la Reinako (Espainia)Enpresa Federazioaren aurkako kereila aurkeztu du Eroskik. Federazio horrek ETArekin lotu zuen Eroski bere posta elektronikoan zabaldu zuten mezu baten bidez.Posta horretan dioenez, Eroskin zerbait erosten duenak, batez ere EHko boto emaile diren langileak dituen enpresa bati laguntza ematen ari direla.Aipatzekoa da, Eroskik hipermerkatu bat ireki behar duela Talavera de la Reinan, bainan, oraingoz, eraikuntza lanak etenda daude.

Bestalde, Ibarretxe Plana dela eta Euskal Herriko enpresei presio egiten hasi dira Espainian. Juan Carlos Rodriguez Ibarrak, Extremadurako presidenteak, Espainian interesak dituzten euskal enpresek Ibarretxe planaren inguruko iritzia eman dezatela eskatu du, eta espreski Caceresen (Espainia) hipermerkatua duen Eroski enpresa aipatu du. Rodriguez Ibarrak esan duenez enpresariek argi eta garbi adierazi behar dute planaren alde ala kontra dauden. Zenbait enpresen aurkako neurriak hartu beharko direla ere esan du Rodriguez Ibarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.