Talka espazio feministako bost lagun epaituko dituzte hilaren 30ean

2020ko azaroaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Talka espazio feminista hustu eta itxi egin zuen Ertzaintzak Gasteizen, maiatzean. Gunea kudeatzen zuen kolektiboak ohar baten bidez jakinarazi duenez, gertakizun haiekin «erlazionatuta» bost lagun epaituko dituzte astelehenean. Kolektiboaren arabera, okupatutako lokalaren jabeak jarri du salaketa. Gogoratu du, ordea, Ertzaintzak epailearen agindurik gabe hustu zuela gunea, «konfinamendua baliatuta». Astelehenean, 19:30ean, Aihotz plazan, gertatutakoa salatzeko «elkartasun argazkia» egiteko deia egin du Talkak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.