Bizkaiko hainbat kolektibok protesta egin zuten BBK-k Batzar Nagusia egin zuenean, apirilaren 11n, etxe kaleratzeei buruzko politika salatzeko. Bilboko mobilizazioan ehunka lagunek hartu zuten parte, eta BBKren egoitzaren aurrean protesta galarazi zuten poliziek. Haiei eraso egin izana leporatzen diote Erkiziari, autoritatearen kontrako atentatua egitea.
EH Bilduk inputazioa salatu du, eta era berean, "kezka" agertu du Ertzaintzaren jarrera dela eta. "Ertzaintza aitzindaria izan zen segurtasun perimetroa ezartzen escracheetan, eta horrek manifestaziorako eskubidea murrizten du".