'De Miguel auzia'

Telleriaren eta Otxandianoren emazteek adierazi dute ez zutela Kataiaren kudeaketan parte hartu

Araceli Bajok eta Iratxe Gaztelu-Urrutiak azaldu dutenez, beraien senarrek eskatu zietelako sinatu zuten Kataia eratzeko dokumentua, 2005ean.

jarraia158365.jpg
Gorka Berasategi Otamendi.
2018ko urriaren 22a
08:28
Entzun

De Miguel auziaren gaurko saioan, legez kanpoko komisioak kobratzeko sare bat gidatzeaz akusatutako Aitor Telleria eta Koldo Otxandiano EAJko kide oihen emazteek deklaratu dute. Araceli Bajok eta Iratxe Gaztelu-Urrutiak, hain zuzen. Beraien senarrek egin bezala, leporatzen zaizkien delituak ukatu dituzte Bajok eta Gaztelu-Urrutiak. Aurretik, gauza bera egin dute Alfredo De Miguel EAJren Arabako buruzagi ohiak eta haren emazteak ere.

Bajok eta Gaztelu-Urrutiak ziurtatu dutenez, ez zuten Kataia Consulting enpresaren kudeaketan parte hartu, eta beraien senarrek hala eskatu zietelako onartu zuten enpresaren sortzaile izatea.

Bi akusatuei Kataia enpresaren kudeaketan parte hartzea leporatzen zaie, eta enpresa hori kontratu publikoak komisioen truke esleitzeko sare baten ardatza dela dio akusazioak. 21 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen dute haietako bakoitzarentzat.

Bajok adierazi du Kataiari eskaini zion denbora, haren sortze dokumentua sinatzeko erabili zituen zazpi segundoak besterik ez zirela izan. Gainontzean, bere lanean etxeko kontuetan eta haurren zaintzan jardun du, haren esanetan. "Ez dut merezi sinadura batengatik jasaten ari naizena", adierazi du. Bere senarrarengan konfiantza osoa duela gaineratu du, eta ziurtatu du hark ez duela legez kanpoko komisiorik kobratu.

Gaztelu-Urrutiak adierazi du Amurrioko notaritzara lau bidaia egin zituela Kataliarekin lotuta eta enpresaren estatutuak eraman zituela merkataritza erregistrora. Horretara mugatu du bere parte hartzea. Aldiz, aitortu du Ipar Kutxako kontu batetik 30.000 eurko atera zituela behin, De Migueli eskura emateko. Gaztelu-Urrutiaren esanetan, De Miguel "ETAren paperetan" agertzen zelako eman zion dirua hari eskura, transferentzia bat egin beharrean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.