Egunkaria auzia abiarazi zuten tesiek eta Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaiak antza gutxi dute elkarren artean. Hona, labur-labur, gako nagusiak:
Guardia Zibila eta Del Olmo
Kontrola. «Euskal kultura, hein batean, ezker abertzalearen inguruko antolakundeek kontrolatuta dago; milioiak jaso dituzte euskal hizkuntza eta kultura garatzeko».
ETArekiko lotura. «Egunkaria ETAk sortu, finantzatu eta zuzendu zuen; leku bat zuen taldearen egituran, eta lotura jakin batzuk, jarraibideak jaso eta informazioa bidaltzeko».
Helburua. «Egitura bat sortu nahi zuten, ETAk kontrolatua, ideario terrorista eta talde terroristaren balioak eta interesak zabaltzeko, euskara erabiliz estaldura kultural modura».
Itxiera. «Helburua hau da: etetea ETAk berak sortu duen tresna baten erabilera».
Epaia
Kontrola. «Euskararekin eta euskarazko kulturarekin zerikusia duen oro ETAk sustatzen eta kontrolatzen duelako ikuspegi estu eta okerrak berekin dakar datuak eta gertaerak oker interpretatzea».
ETArekiko lotura. «Akusazioek ez dute frogatu auzipetuek harremana dutenik ETArekin».
Helburua. «Ez da egiaztatu Egunkaria-k talde terroristaren ideien alde egin izana».
Itxiera. «Euskaldunon Egunkaria, orduko euskarazko kazeta bakarra, behin-behinean edo kautelaz ixteak ez zuen heldulekurik Konstituzioan».
TESIA ETA EPAIA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu