Testak egitera deitu dute Eibar eta Basaurin

Baheketa, Ordizian. G. RUBIO / FOKU.
2020ko azaroaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BASAURI. Koronabirus kasuen gorakadaren ondorioz, Jaurlaritzako Osasun Sailak PCR probak egitera deitu ditu Basauriko (Bizkaia) eta Eibarko (Gipuzkoa) herritarrak. Zehazki, 13 eta 40 urte bitartekoek izanen dute aukera testa egiteko. Bi herrietan, positibo kopuruak nabarmen egin du gora azken egunetan. 100.000 biztanleko 611 kasu daude hamalau egunean Basaurin. Eibarren, 1.758 da intzidentzia tasa. Basaurin, Osakidetza gaur hasiko da PCR probak egiten, 16:00etan. Basauriko Erretiratuen Etxean eginen dituzte, eta baheketek bost egun iraunen dute gutxienez. Eibarren, astelehenetik ostiralera eginen dituzte probak, arratsaldez, Eibarko ospitalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.