Testuak ahots bihurtu eta sei hizkuntzatan entzuteko tresna bat ondu dute

Adimen artifizialaren bitartez testuak ahots bihurtu eta horiek entzuteko sistema bat sortu dute. Elhuyarren webgunean dago eskuragarri

TSS ahotsak sei hizkuntzatara ekartzeko tresna aurkeztu du Elhuyarrek. BERRIA.
Irati Alvarez Malaxetxebarria
2023ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritutako ahots automatikoen alorrean, beste aurrerapauso bat egin du Elhuyarrek. Dokumentuak eta testuak automatikoki ahots bihurtzeko eta horiek entzuteko aukera emango duen tresna bat aurkeztu du. Sei hizkuntzatan izango da aukera: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, katalanez eta galegoz. ttsneuronala.elhuyar.eus webgunean jarri dituzte erabilgarri aukera horiek. Zientzia eta teknologia gizarteratzen eta euskararen garapena bultzatzen beste aurrerapauso bat egin du, horrenbestez, zientzia elkarteak.

Prentsa ohar bidez azaldu dutenez, «egiazkoak diruditen» TTS ahotsak orain sei hilabete sortu zituzten Orai adimen artifizialeko zentroan, aurrez grabatuta zeuzkaten ahotsetatik abiatuz. «Adimen artifizialeko tekniken bitartez, existitzen diren ahotsen grabaketa espezifikoetatik abiatuz sortutako sistemak» direla argitu dute. Orain, ahots horien bidez testuak irakurri ahal izango dira.

Testua ahots bihurtzeko tresna berria «erraza» da erabiltzen, gainera, Elhuyarren ustez: webgunean sartuz gero, TTSa probatu botoia sakatuta agertuko den kutxan idatzi behar da testua, edo dokumentu bat plataforma horretara igo; hizkuntza eta ahots moldea aukeratu, eta erabiltzaileak segundo batzuk barru jasoko du dagokion audioa. Bide beretik, erabiltzaileak dokumentu bat plataformara igo eta ahots bihurtzeko aukera ere baduela gaineratu dute.

Elhuyarreko kideek erantsi dute TTS ahots pertsonalizatuak sortzeko aukera ere eskaintzen duela webguneak, eta «edozein aplikaziotan txertatzeko prestatuta» daudela.

Azaldu dutenez, Orain zentroa hizkuntzaren prozesamenduan espezializatua dago, eta uste dute zerbitzu berria «ahotsaren sintesiaren ikerketan egindako aurrerapenen erakusgarri» dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.